XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogora ezazu: Moneta txanponduak diru merkantzia dira, moneta horien balioa eta metal preziatuaren kantitatearena berdinak izan behar dutelarik.

Banku-bileteak, aldiz, diru zeinua dira, eta estatuak balio konbentzionala eman ohi die.

Truke-letrak azkenik, ordainketa-konpromezu gisa, diru kreditua dira.

1.3. DIRUAREN BALIOA.

Diru merkantziaren balioa, merkatuan metal preziatuak duen balioa izango da.

Diru zeinuaren balioa, merkatuaren eskaintza eta eskariaren gorabeheren arabera aldatzen da.

Produktuen prezioak igotzean, diruaren balioa jaitsi egiten da, eta alderantziz.

Beraz, bere kualitateengatik onartuena den dirua, diru merkantzia da: pisu gutxitan balio handia eduki dezake: garraiatzeko erraza da; munduko merkatuan balio egonkorra du; suntsitzeko zaila da, etab.

1.4. GRESHAM-EN LEGEA.

Lege ekonomiko honek honela dio: moneta txarrak zirkulaziotik kentzen du moneta ona.

Moneta onak berezko balio bat duenez, norbanako ekonomikoek merkatutik desagerrerazi egiten dute, haren ordez balio gutxiagoko monetak sortuz.

Hau, monetal sistema bikoitza eduki duten herrietan gertatu da, hots, batetik diru merkantzia edo metalikoa eta bestetik diru zeinua edo paper moneta eduki duten herrietan.